Bi dozena aukera gaztetxoek, oporraldiaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00
Mota guztietako jolasak izango dituzte kiroldegiko ludotekan, Hernanin, urtero bezala.

Makina bat ekintza prestatu dituzte Gabonetako oporraldirako, Hernanin eta Astigarragan; eta ia egunero izango dute zerekin gozatua, haur eta gazteek. Jolaserako guneak, eskulanak egiteko tailerrak, artisten pare aritzeko txokoak edota antzerki eta zine emanaldiak izango dituzte. Izena eman behar da horietako zenbaitetan.

Egunak zenbatzen ariko dira bai­larako haur eta gazte gehienak, Gabonetako oporraldira iris­teko. Eta ez daukate urruti: datorren astea osorik, eta hurrengoa laburra eta egun bereziz betetakoa. Izan ere, abenduaren 21ean edo 22an hartuko dituzte oporrak, bi aste eta erdirako; eta azkeneko egun horietan, Santo Tomas eta Gabonetako bestelako ospakizunak izango dituzte.

Eta hortik aurrera ere, oporraldi luzean, ez dute aspertzeko tarterik izango. Makina bat ekintza prestatu dituzte haientzat, bi dozena, mota guztietakoak. Eskulanak egiteko tartea izango dute, edota artisten pare ibiltzeko, prestatu dituzten ikastaroekin: zirku tailerra, komikigintza, espresio askea...

Jolaserako ere izango dira makina bat aukera. Hernanin, ludoteka jarriko dute kiroldegian, abenduaren 27tik 30era, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Eta Astigarragan, jolas aretoa zabalik egongo da kiroldegi azpi­ko gela anitzean, abenduaren 27tik 31ra eta urtarrilaren 3an, 10:00etatik 13:00etara goizez, eta 16:00etatik 18:30etara arratsaldez. Batean zein beste­an, doakoa izango da sarrera.

Doberak ere jarri ditu bi hitzordu berezi, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: Hi, Selfie! jolasa antolatu du, familian gozatzekoa, Hernaniko kaleetan barrena. Horretarako, aldez aurretik eman behar da izena, Doberaren bulegoan (Larramendi kalea 11, behea) edo 943 33 27 99 telefonora deituta.

Eta emanaldiak ere izango di­­tuzte gozagarri, opo­­rraldi honetan: Haritzaren bihotza filma, eta Ganbara doinuak eta Olentzeroren gutunak antzezlanak.

OPORRALDIAN...

HERNANIN

Abenduak 21, Txistor jatea Gaztelekuan, 17:30etatik 19:30etara (12-17 urteko gazteentzat).

Abenduak 22, Harizko mandalak egiteko tailerra, Gaztelekuan, 17:00etatik 20:00etara (12-17 urte).

Abenduak 23, Egurrezko kutxak egiteko tailerra, Gaztelekuan, 17:30etatik 19:30etara (12-17 urte).

Abenduak 26 eta urtarrilak 2, 'Hi, Selfie!' herrian barrena, 10:30etatik 12:00etara, haur eta familientzat. Izenematea: Dobera Euskara Elkartearen bulegoan (Larramen­di kalea 11), edo 943 33 27 99.

Abenduak 27, 28, 29 eta 30, Ludoteka kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara (0-14 urtekoentzat).

Abenduak 27, 28, 29 eta 30, Komikigintza tailerra, Axpik gidatuta, 11:00etatik 12:30etara liburutegian (12-14 urtekoentzat). Izenematea: liburutegian, plaza mugatuak.

Abenduak 27, Mural margoketa Gaztelekuan, Berexiartekin, 17:30etatik 19:30etara (12-17 urte).

Abenduak 28, 29 eta 30, eta urtarrilak 3 eta 4, Espresio askea jolasen bidez, Karla Ferreñok gidatuta, 11:00etatik 12:30etara (12-17 urtekoentzat). Izenematea: labur.eus/4qp12 edo 943 33 70 41.

Abenduak 28, Aerorumba dantza saioa, Jenny Perlazarekin, 17:00etatik 18:30etara kiroldegian (12-17 urtekoentzat).

Abenduak 29, Usurbilgo Costa Jump ohe elastikoetara irteera, 15:45etatik 19:00etara, Gaztelekuaren eskutik (12-17 urte).

Abenduak 29, Haurrentzako antzerkia: Ezinezkoaren logika, Hodei magoarekin, 18:00etan Biterin.

Abenduak 30, Urte berrirako desioak, 17:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan (12-17 urte).

Urtarrilak 2 eta 3, Haurrentzako zinea: Haritzaren bihotza, 16:30etan Biterin.

Urtarrilak 3 eta 4, Zirku tailerra, 11:00etatik 13:00etara Atsegindegin (6-11 urteko haurrentzat). Izenematea: labur.eus/PCKzc edo 943 33 70 41. Plaza mugatuak.

Urtarrilak 4, Haurrentzako antzerkia: Ganbara doinuak, Markeliñe konpainiaren eskutik, 18:00etan Biterin.

Urtarrilak 7, #interesguneak, 17:00etatik 20:00etara Gaztelekuan (12-17 urte).

Urtarrilak 8, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira irteera, 16:15etatik 19:30etara, Gaztelekuaren eskutik (12-17 urte).

Urtarrilak 9, Zinemara irteera, Gaztelekuaren eskutik (12-17 urte).

 

ASTIGARRAGAN

Abenduak 15 eta 17, Jostailuen truke azoka, 16:30etatik 18:00etara Herri Eskolako atarian. 15ean jostailuak osatuta eta egoera onean eraman, eta truke-txartela jaso; eta 17an beste norbaitek utzitako jostailua hartu truke-txar­telarekin. Udaleko Hezkuntza Sailak eta Xaguxar elkarteak antolatuta.

Abenduak 27, 28, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 3, Jolas aretoa, kiroldegi azpiko gela anitzean, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00eta­tik 18:30etara. Sarrera irekia eta doakoa.

Abenduak 23, 27, 28, 29 eta 30 (aurreneko txanda), eta urtarrilak 3, 4, 5 eta 7 (bigarrena), Multikirola, 09:00etatik 13:00etara kiroldegian (2010-2015 urteetan jaiotakoentzat). Izenematea: kiroldegian edo 943 33 36 76, abenduaren 17ra arte.

Abenduak 23, Haurrentzako antzerkia: Olentzeroren gutunak, Deabru Beltzak konpainiaren eskutik, 17:00etan Erriberan.

Abenduak 26, Haurrentzako zinea: Haritzaren bihotza, 16:30etan Erriberan.

Abenduak 28, Txotxongiloak: Noraren sekretua, 17:00etan Erriberan (5 urtetik gorakoentzat).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!