Konplikazioak bailaran, euriteengatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 10a, 09:59
Horrelaxe dago bidea Olatxo inguruan. Goizuetako suhiltzaileek bertatik ez igarotzea gomendatu dute.

Euriak ez du etenik izan, eta hainbat konplikazio izan dira azken orduetan. Bailara osoan izan dute eragina, eta hainbat bide itxita daude.

Hernanin, Karabel eta Portu arteko bidetik ezin da pasa. Karabelen, hain justu, nabarmenak dira ondorioak. Zubipe eta Landare arteko errepidea eta bidegorria erabat ur azpian dago, eta auzoko aparkalekua itxita dago. Horrez gain, Floridara ere iritsi da ura, eta kalteak agerikoak dira. Hain justu, urak gora egin zuen atzo arratsaldean, eta itxita dago Floridako tunela. Shangai eta Osinaga arteko bidea ere  moztuta dago, eta baita Ereñotzu eta Fagollaga arte errepidea ere. Hori ez ezik, Oztarango bidea itxi dute eta Akarregi eta AMR arteko errepidea ere moztuta dago.

Astigarragan, Ibai parkea erabat ur azpian dago, eta Erriberan ere agerikoak dira kalteak. Okendotegi bidean, Ergobiko Garratxenen ura gainezka dago, eta bizilagunak lanean dabiltza orain, ura atera nahian. 

Zubipe eta Landare arteko bidea. Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa
 
Zubipe eta Landare arteko bidea. Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa
 
Urak estali du Floridako tunela. Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa
 
Astigarragan nabarmenak zan dira euriteen ondorioak.
 
Urak hartu du Ergobiko Garratxene. 


Goizueta eta Hernani arteko bidea itxita, oraindik ere

Atzo arratsaldean jakitera eman zutenez, Urumearen egoera ikusita, Malenen bidea itxi zuten Goizuetatik Hernanirako noranzkoan, eta bidea itxita dago oraindik ere. Horregatik, abisu berriren bat eman arte, suhiltzaileek bertatik pasatzeko esan dute. 

 

Erlazionatuak

Egoera kritikoan dago Urumea ibaia

Kronika - Erredakzioa 2021 abe 09 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!