Zure burua zaindu, maitatu eta gozatu

Aho-osasuna: osasun orokorrerako leihoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00

Argazkia: Akoi Hortz Klinika

Ahoko arazoek hainbat gaixotasun orokor eragin ditzakete.

Ahoa osasuntsu mantentzea  uste duguna baino garrantzitsuagoa da, eta gure aho-osasunak osasun-egoera orokorrari buruzko pistak ematen dizkigu; izan ere, ahoko arazoek gorputzeko gainerako ataletan eragina izan dezakete. 


Gorputzeko beste eremu batzuetan bezala, ahoa bakteriaz josita dago, baina gehienak ez dira kaltegarriak. Hala ere, ahoa arnasbide eta digestio bideetarako abiapuntua da, eta bakteria horietako batzuk gaixotasunak eragin ditzakete.


Normalean, gorputzaren defentsa naturalek eta aho-garbiketa on batek (egunero garbitzea eta hortz-haria erabiltzea, esaterako) kontrolpean mantentzen ditu bakteriak. Baina, ahoko higiene egokia mantentzen ez bada, bakteriek ahoko infekzioak eragin ditzazkete: txantxarra eta hortzetako gaixotasunak, kasu.
Ikerketen arabera, ahoko bakteriek eta entzietako gaixotasun larri batekin lotutako inflamazioek (periodontitisa) eragina izan dezakete bestelako gaixotasun batzuetan. Eta horrelakotan, diabetesaren kasuan esaterako, gorputzak infekzioekiko duen erresistentzia murriztu egiten da, eta, ondorioz, ahoko osasun-arazoak larriagoak izaten dira.

 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!