Zure burua zaindu, maitatu eta gozatu

«Bezeroen osasuna da gure lehentasuna»

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Laser lipolitikoarekin egiten dute lan Krisina eta Anabelek, aurpegiko zein gorputzeko tratamenduak egiteko.

Punta-puntako teknologiak dituzten estetika zentroak aurkitu ditzakegu Hernanin. Gertuko arreta ematen dute, eta bezeroak erdigunean jarriz, haien kanpo eta barneko zaintzaz arduratzen dira, batik bat.

Udako argi izpiek ilea lehortzeaz gain, azalean ere eragin kaltegarriak ekarri ditzazke, besteak beste orbanak. Eta gure burua erdigunean jarri behar dugunez, hau zainduz, maitatuz eta goxatuz, aitzaki ederra da Urumea bailaran dauden estetika zentroetara gerturatu, eta gure burua mimatzeko. Hernanin, nagusi dira, hain justu, Xarmant ile apaindegi eta estetika zentroa, Alfonsi estetika zentroa eta azkenik Kristina eta Anabel estetika eta ileapaindegi zentroa.

Zentro hauek, punta-puntako teknologiekin lan egiteaz gain, maila profesional haundiko zentroak dira eta mota askotako zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola, depilazioak,     laser depilazioak, manikurak,      pedikurak, betileen edertasuna, aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak, produktuen aholkularitza, azalaren berrespena, mikropigmentazioa, eta gorputza zaintzeko beste hainbat tresna eta teknika.

Alfonsi estetika zentroak, manikura eta pedikurak egiten ditu, mota askotako depilazioak ere badituzte, eta Uve izpietan, hainbat aukera dituzte. Horrez gain, masajeak ere ematen dituzte «muskuloak erlaxatu eta tentsioak jaisteko» diote. Ohiko masajeez gain, drenanteak direnak ere eskaintzen ditu Alfonsi estetikak. Izan ere, askotan zirkulazio desegokia izateak, gorputzeko likidoen retentzioa eragiten du. Eta  sistema linfatikoari laguntzea oso garrantzitsua da. Hori horrela Alfonsi estetika zentroak dio masaje drenatzailea aukera ona dela haunditasun hori murrizteko, baina baita nahi ez dituzun toxinen organismoa gutxiarazteko ere.

Xarmant ileapaindegia eta estetika zentroak ere, mota askotako zerbitzuak ematen ditu. Alde batetik, ileapaindegi zerbitzua, eta beste aldetik, estetika. Puntako teknologia erabiltzen duela ziurtatu du Xarmantek, eta dio aurpegi eta azaleko tratamendu pertsonalizatuak dauzkala; «bezeroaren araberako tratamenduak egiten ditugu». Indiba ere badaukate, «esan daiteke azala gaztetzeko tratamendu bat dela» dio Xarmantek. Indibak, itxura biziberritua eta irmoa lortzen du aurpegian eta gorputzean; «erabat mingabea denez, ez du anestesiarik behar». Halaber, mota askotako gorputz tratamenduak eskaintzen dituzte, haien artean, laser depilazioa, mikropigmentazioa, manikurak, pedikurak... «punta-puntako teknologia erabilitzen dugu».

Kristina eta Anabel  ahizpek bi zerbitzu eskaintzen dituzte, alde batetik, ileapaindegi zerbitzua eta beste aldetik, estetikan oinarritutako zerbitzu «zabala eta malgua». Ileapaindegian, mota guztietako orrazkerak egiten dituzte, koloreak, mozketak, eta nolanahiko look aldaketak. Aldiz, estetika zerbitzu ugari eskaintzen ditu Kristina eta Anabel zentroak. Gorputz zein azaleko tratamenduak; «zelulitisarentzat izan daitezke, pisua jaisteko, edo azala hobetzeko». Solariuma daukate, gelezko azkazalak eta betileen permanenteak ere egiten dituzte, beste milaka zerbitzuren artean. «Guk gainera bezero fidelak dauzkagu eta oso pozik gaude alde horretatik».

 

Estetika zentroetan ere,
segurtasun neurriak

Bailarako estetika zentroek, egungo egoera kontutan izanik, hainbat segurtasun neurri hartzen dituzte herritarren segurtasuna bermatzeko, esaterako, maskarilen erabilera, gel hidroalkoholikoak sarrera eta irteeretan... Zentroen arabera, oso garrantzitsua da bezeroa «seguru» sentitzea; «horregatik, momentuan indarrean dauden segurtasun neurriak hartzen ditugu, gure bezeroak zaindu eta maitatzen ditugulako. Azkenean haien osasuna da guretzat lehentasun nagusia. Eta noski, gurera itzultzea nahi dugu. Beraz bezeroak zaintzea da gako haundienetako bat». 

UVE izpiak, modu horizontalean zein bertikalean jaso daitezke Alfonsi zentroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!