Udazkenean sartuta, eta errutinetara itzulita, bat-batean, zaintzak askoren ateak jotzen ditu, edo hobe esanda, gu joaten gara zaintzari ate joka. Izan ere, uda ostean, norberaren zaintzari ematen zaio garrantzia, bai barnekoari zein kanpokoari. Hori kontutan izanik, zaintza estetiko nagusienetako bat ilea izan ohi da. Kasu honetan, ileak asko sufritzen du udan, eguzki izpiek ilea urratzen dute, lehortu eta puntak kazkartu egiten dira.
Gosea dugunean jatetxeetara joaten gara sabelak eskatutako gose hori asetzera. Aldiz ilearekin, ileapaindegietara joaten gara, bertan baitakite zein tratamendu, kolore, ile mozketa edo orrazkera datorkigun hoberen. Eta Urumea bailaran, makina bat ileapaindegi dauzkagu, burua babesten duen ilea mimatu eta goxatzeko, hala nola, MK Estudioa, Adats, Biok, Arantxa Otaegui, Maieko eta Gaspar.
Urtaroz aldatzeak, ilean aldaketak dakartza, hala nola, kaspa, ilea lehortzea, puntak apurtu egiten dira, buru-azaleko azkurea areagotu egiten da... Udako eguraldiak eta ilea ez zaintzeak dakartzan arazo hauek konpontzeko Urumea bailarako hainbat ileapaindegik makina bat tresna eta produktu dauzkate.
MK Estudio ileapaindegiak adibidez, kolore pertsonalizatuak egiten dituzte: «bezero bakoitzak zerbitzu berezia jasoko du aurretik izandako kolorearen historiaren arabera eta daukan helburuaren arabera, eta egoerari egokitutako teknika desberdinak erabiliko ditugu». Tratamendu bereziak dituzte, ilea indarberritzeko, eta aipatu dute uda ostean ondo datorrela ilea zaintzea; «itsasoak, kloroak eta eguzki izpiek ondorio kaltegarriak ekartzen dituzte, beraz momentu ezin hobea da zure ileari behar duen zaintza emateko».
Hernaniko Biok ileapaindegiak, ilea eta buru-azala zaintzeko produktu naturalak erabiltzen ditu; «produktu beganoak erabiltzen ditugu eta koloreak naturalak dira. Noski bezeroaren beharren araberakoa izaten da produktu mota. Ile fina dutenentzat, produktu mota batzuk dauzkagu, aldiz ile asko dutenentzat beste batzuk. Modu honetan, eta produktu naturalak erabiliz ilea indarberritzeko ahalegina egiten dugu, eta emaitzak onak dira, jendea pozik dago egiten dugun lanarekin eta erabiltzen ditugun produktuekin, ez baitu ilea zigortzen».
Astigarragan Maieko ileapaindegia daukagu, ileko zaintzan espezializatua hain justu. Maiekok, mota guztietako mozketak, koloreak, orrazkerak eta tratamenduak egiten ditu, beti bezeroaren mesederako, eta dio produktu naturaletan zentratzen direla: «guk gehien erabiltzen dugu produktu naturala. Daukagu kolorazio naturala, horrez gain tinte naturalak ere badauzkagu, ilea hidratatzeko tratamenduekin ere egiten dugu lan. Saltzen eta erabiltzen ditugun produktuak naturalak dira, zertifikatutak daude gainera».
Bailarako ileapaindegiek azaldu dute, udazkenean sartzeak bezero kantitatea areagotzea dakarrela; «udan ez da ilea udazkenean eta neguan bezain beste zaintzen, beraz orain da momentu ederra, zaintzarako.