Lanetik edota eskolatik atera ondoren, paseatu, irakurri, meditatu, marraztu, kirola egin, azala zaintzeko errutina zehaztu, masajerako hitzordua hartu… hamaika aukera daude nork bere ongitasun fisikoa zein mentala zaintzeko. Gainera, aukera zabala den bezalaxe, abantailak ere ugariak dira. Beraz, hementxe lehenengo gomendioa: artikulu hau irakurtzeaz amaitzen duzunean, eguneko agenda ireki eta gorde zuretzako tartetxo bat gaurko egunerako.
Hori esanda, goazen harira. Aipatu moduan, modu askotan goxatu eta mimatu dezakegu geure burua. Baina, bakoitzak egin beharreko aukeraketa da hori. Izan ere, nork bere gustuen eta lehentasunen artean bilatu behar du erosoen sentitzen den errutina. Urumea bailaran, zaintzen laguntzeko prest dauden komertzio eta talde asko topa ditzakegu. Ezagunak izango dituzue, ziurrenik, Hernaniko eta Astigarragako ileapaindegiak, estetika zentroak eta arropa dendak. Are gehiago, ziur asko, zuotako baten batek aste honetan izango zuen ilea mozteko zita. Bada… Hortxe duzue adibidea! Ilea moztea da, esaterako, zaintzaren adibidetako bat.
Adats, Biok, Arantxa Otaegui, Maieko eta Gaspar. Ezagutzen dituzue, ezta? Bailarako zenbait ileapaindegi dira, eta gertuko arreta eskaintzeaz gain, ilea zaindu eta txukun-txukun uzteko aukera ematen dute.
Xarmant Ileapaindegia eta estetika zentroa, Alfonsi Estetika, eta Peluquería - Estética Kristina Y Anabel. Horiek ere ezagunak izango dituzue, ziur asko. Punta-puntako arreta pertsonalizatua eta hamarreko zerbitzua ematen dute guztiek, eta herrian bertan, gainera.
Horrez gain, kalitatezko arropa ere topa daiteke gurean. Mahuka, Ibaimendi edota Keran, esaterako, ariketa fisikorako, egunerokotasunerako eta egun berezietarako jantziak erosteko aukera dugu.
Eta, horrela, adibide ugari eman genitzake zaintzarako. Baina, esan bezala, norberaren erabakia izango da berea aukeratzea.
Zaindu, maitatu eta gozatu. Hortxe azken gomendioa. Gehigarri honen barruan, Urumea bailarako sektoreko profesionalek dituzten eskaintzak, gomendioak eta proposamenak topatuko dituzue. Ekin!