Umore Ona Txapelketako bigarren jardunaldia izanen da gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 19a, 15:26

Gaur eta larunbatean izanen dira partiduak; eta Aranoko eta Goizuetako palistak izanen dira protagonistak, bigarren txanda honetan ere. 

Joan den hastean eman zioten hasiera Umore Ona Pala Txapelketari.  Aurreneko aldiz antolatu du, Goizuetako Umore Ona Kirol Elkarteak, eta joan den astean jokatu zituzten aurreneko norgehiagokak, Goizuetan bertan. Aste honetan emanen diote jarraipena, eta bigarren jardunaldiko partiduak izanen dira gaur eta larunbatean. 

Hiru partidu jokatuko dituzte, gaurkoan. Hauexek izango dira:

18:45etan, nesketan: N. Zabala (Arano) - J. Bakero (Umore Ona) / M. Sarobe (Arano) - U. Perurena (Umore Ona)
19:15etan, mutiletan: X. Legarreta (Arano) - A. Larralde (Umore Ona) / A. Huizi (Umore Ona) - X. Zugarramurdi (Umore Ona)

Eta beste bi jokatuko dira ostiralean:

19:00etan, nesketan: M. Etxeberria (Umore Ona) - A. Apezetxea (Umore Ona) / N. Zugarramurdi (Umore Ona) - M. Etxegia (Umore Ona)
19:30etan, mutiletan: A. Huizi (Umore Ona) - X. Zugarramurdi (Umore Ona) / J. Apezetxea (Goizueta) - I. Miranda (Umore Ona)
20:00etan, mutiletan: F. Goia (Umore Ona) - M. Zugarramurdi (Umore Ona) / M. Huizi (Umore Ona) - I. Zugarramurdi (Umore Ona)

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!