Umore Ona Pala Txapelketa hasiko da gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 12a, 16:52

Aurrenekoz antolatu dute, eta gaur eta etzi izanen dira estreinako partiduak. Aranoko eta Goizuetako palistak ariko dira lehian, horietan.

Gaur hasiko da, arratsaldeko 18:30etan, Umore Ona Pala Txapelketa. Aurreneko aldiz antolatu du, Goizuetako Umore Ona Kirol Elkarteak, eta gaur eta etzi jokatuko dira estreinako partiduak, Goizuetan bertan. Horietan, Aranoko eta Goizuetako palistak ariko dira. Aurten aurrenekoz jarri dute martxan palako modalitatea, Goizuetako pilota eskolan; eta denboraldiari bukaera emateko antolatu nahi izan dute txapelketa, bertakoekin.

Hiru partidu jokatuko dituzte, gaurkoan. Honakoak izango dira:

18:30etan, nesketan: N. Zabala (Arano) - J. Bakero (Umore Ona) / N. Zugarramurdi (Umore Ona) - M. Etxegia (Umore Ona)
19:00etan, mutiletan: A. Huizi (Umore Ona) - X. Zugarramurdi (Umore Ona) / M. Huizi (Umore Ona) - I. Zugarramurdi (Umore Ona)
19:30etan, mutiletan: X. Legarreta (Arano) - A. Larralde (Umore Ona) / F. Goia (Umore Ona) - M. Zugarramurdi (Umore Ona)

Eta beste bi jokatuko dira ostiralean, ordu berean hasita:

18:30etan, nesketan: M. Etxeberria (Umore Ona) - A. Apezetxea (Umore Ona) / M. Sarobe (Arano) - U. Perurena (Umore Ona)
19:00etan, mutiletan: M. Huizi (Umore Ona) - I. Zugarramurdi (Umore Ona) / J. Apezetxea (Goizueta) - I. Miranda (Umore Ona)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!