Zazpi hilabeteko bidaia argazkitan, Asier Arroitak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 00:00

Bizikletan egindako bidaiaren diaporama aurkeztuko du Asier Arroitak.

Hong Kongetik abiatuta, 7 hilabeteko bidaia argazkitan bildu du ortuellarrak. Gaur, ikusgai egongo da Biterin eta AEkn. 

Asier Arroita ortuellarrak joan den irailean hasi zuen orain arte egindako abentura berezienetariko bat. Bizikleta hartu eta Hong Kongetik Ortuellara, etxera, bidea egitea erabaki zuen. Hala ere, koronabirusa dela eta, Pakistanera iristeko bi egunen faltan, osasun egoera okertu egin zen eta bidaia erdian uztea erabaki zuen. Denera,  zazpi hilabete pasa zituen bidaiatzen, eta argazkitan bildu zuen esperientzia guztia. Hernani eta Astigarragan kontatuko du gaur, Zilegi Eskolen barruan: 09:30etan eta 14:30etan Biterin, eta 18:00etan Astigarragako AEKn.

Vietnam, India, Hong Kong eta beste hainbat herrialde zehartu zituen Arroitak, eta hamaika esperientzia bizi zituen zazpi hilabetetan. Kronikari azaldu dionez, Txinak gauza oso «harrigarriak» dauzka, «kontraste haundia dauka gure kulturarekin». Horrez gain, dio, Mynamarren jendea «oso atsegina eta jatorra dela». Hori guztia ere argazkitan bildu du, eta gaur ikusteko aukera izango dute bailarako herritarrek.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!