Diaporamaren aurkezpena, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 9a, 00:00

Asier Arroita ortuellarrak zazpi hilabeteko bidaia egin zuen bizikletan, Hong Kongetik abiatuta. Esperientzia guztia argazkitan bildu zuen eta, orain, Zilegi Eskolen baitan, bidaiaren diaporama aurkeztuko du Hernanin eta Astigarragan. Bihar jarri dute horretarako hitzordua: 09:30etan eta 14:30etan Biterin, eta 18:00etan Astigarragako AEKn.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!