Osakidetzak argitaratutako azken datuen arabera, Urumea Bailarako Hernani eta Astigarraga zona gorritik atera dira. Osakidetzak egunero ematen du koronabirusaren bilakaerari buruzko informazioa, eta atzoko datuek baieztatu zuten bi herrietan intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi dela. Astigarragan positibo bakarra izan zen atzo eta Hernanin, berriz, bi kasu berri izan ziren. Horrela, guztira, Hernanin 1.108 koronabirus kasu daude eta Astigarragan, aldiz, 253.
Udalerri bat zona gorrian egoteko 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago egon behar dira 14 eguneko epean, eta bailarako bi herri horiek urrian sartu ziren arrisku egoera horretan. Horregatik hartu zituzten udalek, hain justu ere, prebentzio neurri guztiak. Orain, Hernaniren tasa 459,70ekoa da eta Astigarragarena, berriz, 485,44koa.