Urtero bezala, hiru sari banatuko dira, euskarazko toki komunikabideetan azken urtean argitaratutako azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena saritzeko. Sari horiek adituek osatutako epaimahai batek banatzen ditu. Aurtengo epaimahaia Euskal Herriko Unibertsitateko Tania Arriagak eta Edorta Aranak, eta Mondragon Unibertsitateko Zuriñe Maguregik osatzen dute.
Aurtengo edizioan, gainera, laugarren sari bat izango da: Komunitatearen saria, irakurle, erabiltzaile eta ikus-entzuleok erabakiko duzuena. Azaroaren 8ra arte, toki komunikabideen jarraitzaileok aukera daukazue epaimahaiak aukeratu dituen bederatzi finalisten artean zuen gogokoena aukeratzeko. Parte hartzea oso erraza da, bi urrats baino ez dira:
- Arretaz aztertu epaimahaiak aukeratutako finalisten zerrenda.
- Bozketa orrira joan, eta han aukeratu zein den zure gogokoena.
Parte hartu nahi? Sartu, bada, oraintxe, finalistak ikusteko orrian, hartu denbora denak patxadaz begiratzeko, eta erabakita hartu ondoren, aukeratu zure gogokoa bozketa orrian. Lehia bizi-bizi dago!
Zein da toki komunikabideetako urteko lanik onena?
Azaroan sarituko dira 2020an toki komunikabideetan argitaratutako lanik onenak, eta orain publikoak ere bozkatu dezake zein den bere gogokoena.
Animatu eta parte hartu! Ikusi zeintzuk diren finalistak, eta aukeratu zure gustukoena. Zure botoak Komunitatearen saria erabakitzen lagunduko du.
Azkar ibili, bozkatzeko azken eguna azaroaren 8a da eta!