Korrikarik ez da izango datorren urtean, hala aurreikusita zegoen arren: urtebete atzeratu du Korrikaren 22garren edizioa AEKk, COVID-19aren pandemiaren eraginez; eta 2022an izango da. Hala jakinarazi zuten atzo.
Bi urtetik behin egiten da Korrika, Euskal Herri osoan barrena; eta 2019an Garesetik Gasteizerako bidea osatu ondoren, datorren urtean behar zuen hurrengo edizioak. Oraingoan, ordea, hiru urtekoa izango da itxaronaldia. «Erabaki gogorra» izan da, Asier Arrondo Korrikaren arduradunak azaldu zuenez, «euskeraren aldeko bultzadari kalte egingo diolako atzeratzeak». Baina birusaren hedapena «ahalik eta gehien murrizteko» hartu dute erabakia, «Korrika behar bezala egiteko beharrezkoak baitira kalea, bizia eta mugimendua».
Edonola ere, Korrika atzeratu den honetan, herritar guztiei luzatu diete deia, Euskaraldian parte hartu eta euskerari bultzada hori emateko.