Gaur berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, EAEn eta Nafarroan.
Nafarroari dagokionez, 51 positibo berri erregistratu dira azken 24 orduetan, jakinarazi dutenez; baina guztira izandako positiboen eguneraketarik ez dute egin. Hildakoen kopurua ere ez dute eguneratu, eta ostegunekoa da azkeneko datua: 529 ziren ordura arte hildakoak.
EAEri dagokionez, azkeneko hiru eguneraketa egin dute gaur, probintziaz probintzia. 114 positibo berri izan dira gaur, PCR bidezko testetan; baina orain arte guztira izandakoen datua ez dute eguneratu, eta ezta hildakoena ere. Azkeneko datuen arabera, 1.623 ziren hildakoak, EAE osoan.
Gipuzkoan erregistratu dira positibo berri gehien, 63 guztira, azken 24 orduetan. Eta horrela, dagoeneko 2.758 dira, PCR bidezko positibo guztiak. Atzo 93 positibo berri izan ziren, eta beste 56 igandean emandako datuetan.
Herriz herrikako datuak ere ez dituzte eguneratu, azken egunetan. Urumea bailaran, azkeneko datuen arabera, 70 positibo dira Hernanin, eta 24 Astigarragan. Herri bakoitzeko hildakoen azkeneko datua, uztailaren 13koa da: 3 hildako ditu utzi ditu Koronabirusak Hernanin, eta bakar bat ere ez Astigarragan.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, 6 positibo berri erregistratu dira Araban, azken 24 orduetan; eta beste 45 Bizkaian.
Grafikoak ikusgai daude hemen, baina maiatzekoak dira azkeneko eguneratzeak.