Eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.
Nafarroari dagokionez, 27 positibo berri erregistratu dira, eta beraz, 5.523 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Hildakorik ez izan, beste egun batez, eta 528 dira oraindik ere, hildakoak.
EAEri dagokionez, 31 positibo berri izan dira gaur, atzoko kopuru bera, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira 21.574 positibo dira orain artekoak. Hildako bat izan da azken 24 orduetan, eta beraz, 1.622 dira orain, COVID-19aren eraginez hil direnak, EAEn. Sendatuei dagokienez, 14.086 dira negatibizatutakoak, atzo baino 29 gehiago; eta beste 4.377 ospitalean alta jaso dutenak, atzotik zazpik. ZIUn 6 daude gaur, azken egunetan bezalaxe.
Gipuzkoan 17 izan dira erregistratu diren positibo berriak, azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez; eta beraz, 2.414 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.
Hernanin eta Astigarragan ez da aldaketarik izan azken 24 orduetan; eta 67 eta 24 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, hamalau positibo berri erregistratu dira, PCR testen arabera: Bizkaian 12 eta Araban bi. Hortaz, guztira 3.389 positibo izan dira Araban, eta 7.967 Bizkaian.
Grafikoak ikusgai daude hemen, baina maiatzekoak dira azkeneko eguneratzeak.