Eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.
Nafarroari dagokionez, 27 positibo berri erregistratu dira, eta beraz, 5.523 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Hildakorik ez izan, beste egun batez, eta 528 dira oraindik ere, hildakoak.
EAEri dagokionez, 31 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira 21.502 positibo dira orain artekoak. Ez da hildakorik egon azken 24 orduetan, beraz orain guztira, 1.621 dira. Sendatuei dagokienez, 14.057 dira negatibizatutakoak; eta beste 4.370 ospitalean alta jaso dutenak. ZIUn 6 daude gaur, atzo bezalaxe.
Gipuzkoan 18 izan dira erregistratu diren positiboak azken 24 ordutean, PCR testei dagokienez; eta beraz, 2.397 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.
Hernanin eta Astigarragan ez da aldaketarik izan azken 24 orduetan; eta 67 eta 24 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, hamalau positibo berri erregistratu dira, Bizkaian 8 eta 5 Araban, PCR testen bidez. Hortaz, guztira 3.387 positibo izan dira Araban, eta 7.955 Bizkaian.
Grafikoak ikusgai daude hemen, baina maiatzekoak dira azkeneko eguneratzeak.