Eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.
Nafarroari dagokionez, atzoko datuak mantendu dira eta horrela, 5.464 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Hildakorik ez izan, beste egun batez, eta 528 dira oraindik ere, hildakoak. Alta jaso dutenak, berriz, 9.557 dira orain arte; azken 24 orduetan 100 izan dira, emandako datuen arabera. Paziente bakarra dago ZIUn, une honetan, atzo bezalaxe.
EAEri dagokionez, 15 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira 21.196positibo dira orain artekoak.Hildako bat egon da azken 24 orduetan eta orain guztira, 1.619 dira. Sendatuei dagokienez, 13.898 dira negatibizatutakoak, atzo baino 30 gehiago; eta beste 4.336 ospitalean alta jaso dutenak, atzotik beste hiruk. ZIUn 6 daude gaur, atzo bezalaxe.
Gipuzkoan positiboek goruntz egin dute, izan ere 6 erregistratu dira azken 24 ordutean, PCR testei dagokienez; eta beraz, 2.329 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.
Hernanin eta Astigarragan ez da aldaketarik izan 24 orduetan; eta 67 eta 23 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, lau positibo berri erregistratu dira Araban eta bost Bizkaian, PCR testen bidez. Hortaz, guztira 3.361 positibo izan dira Araban, eta 7.925 Bizkaian.
Grafikoak ikusgai daude hemen, baina maiatzekoak dira azkeneko eguneratzeak.