Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.
Nafarroari dagokionez, honakoak dira atzokoak: 9 positibo berri izan dira azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.460 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildakoetan ez dago aldaketarik atzoko datuarekin alderatuta eta 528 dira orain arte hildakoak. Alta jaso dutenak, berriz, 9.457 dira orain arte; horietatik 70, azken 24 orduetan. Paziente bakarra dago ZIUn, une honetan, atzo bezala.
EAEri dagokionez, 4 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.931 positibo dira orain artekoak. Hildako bat egon da EAEn azken 24 orduetan, eta guztira, 1.612 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.762 dira negatibizatutakoak, eta beste 4.312 ospitalean alta jaso dutenak, atzo bezala. ZIUn 6 dira, atzoko datu berbera.
Gipuzkoan hiru positibo berri egon dira azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.312 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.
Hernanin eta Astigarragan ez da aldaketarik izan azken 24 orduetan; eta 66 eta 21 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, positibo berri bat erregistratu da Araban, PCR testen bidez, eta 3.347 dira guztira; eta Bizkaian ez da kasu berririk detektatu, eta guztira 7.908ra dira.
Grafikoak ikusgai daude hemen, baina maiatzekoak dira azkeneko eguneratzeak.