Ekainaren 21eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 21a, 12:40

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, ohi bezala, Nafarroan eta EAEn.

Gipuzkoan, gaurkoan bi positibo (biak Orion) berri izan dira, PCR testen bitartez; eta 2.288 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 10 kasu berri izan dira PCR testen arabera; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.665 dira kasu positiboak, orain arte.  Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan EAEn, eta 1.603 dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, berdin mantendu dira Urumea bailarakoak, ez baita kasu berririk izan: 64 dira kasu positiboak Hernanin, eta 21 Astigarragan.

Nafarroan 8 kasu positibo berri erregistratu dira azken 24 ordutetan, PCR bidez; eta beraz, orain arte 5.379 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hildakoetan ez dago aldaketarik atzoko datuarekin alderatuta eta 528 dira orain arte hildakoak.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.

Nafarroko datuetan, 8 positibo berri izan dira azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.379 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildakoetan ez dago aldaketarik atzoko datuarekin alderatuta eta 528 dira orain arte hildakoak. Alta jaso dutenak, berriz, 8.828 dira orain arte; horietatik 120, azken 24 orduetan. 4 paziente daude ZIUn, une honetan, atzo bezala.

EAEri dagokionez, 10 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.665 positibo dira orain artekoak. Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, 1.603 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.573 dira negatibizatutakoak, eta beste 4.283 ospitalean alta jaso dutenak, atzo baino hamabi gehiago. ZIUn 10 dira orain, atzo baino bat gutxiago.

Gipuzkoan bi positibo berri izan dira, biak Orion (bost bi egunetan), azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.288 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Hernanin eta Astigarragan aldaketa izan da, azken 24 orduetan; eta 64 eta 21 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, bi positibo berri erregistratu dira Araban, PCR testen bidez, eta 3.328 dira guztira; eta Bizkaian sei kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.895ra iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!