Ekainaren 20ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 20a, 13:58

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, ohi bezala, Nafarroan eta EAEn.

Gipuzkoan, gaurkoan lau positibo (hiru Orion) berri bat izan da, PCR testen bitartez; eta 2.286 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 16 kasu berri izan dira PCR testen arabera; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.654 dira kasu positiboak, orain arte.  Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan EAEn, eta 1.603 dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, berdin mantendu dira Urumea bailarakoak, ez baita kasu berririk izan: 64 dira kasu positiboak Hernanin, eta 21 Astigarragan.

Nafarroan 7 kasu positibo berri erregistratu dira azken 24 ordutetan, PCR bidez; eta beraz, orain arte 5.371 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hildakoetan Espainiako Osasun Ministerioaren datuak berrituta eta zenbatuta 528 dira orain hildakoak, hamar gehiago atzora arte zenbatu zirenak baino.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.

Nafarroko datuetan, 7 positibo berri izan dira azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.371 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildakoetan Espainiako Osasun Ministerioaren datuak berrituta eta zenbatuta 528 dira orain hildakoak, hamar gehiago atzora arte zenbatu zirenak baino. Alta jaso dutenak, berriz, 8.708 dira orain arte; horietatik 152, azken 24 orduetan. 4 paziente daude ZIUn, une honetan, atzo baino bat gutxiago.

EAEri dagokionez, 16 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.654 positibo dira orain artekoak. Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, 1.603 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.554 dira negatibizatutakoak, eta beste 4.276 ospitalean alta jaso dutenak, atzo baino hamabi gehiago. ZIUn 10 dira orain, atzo baino bat gutxiago.

Gipuzkoan lau positibo berri izan dira, horietatik hiru Orion, azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.286 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Hernanin eta Astigarragan aldaketa izan da, azken 24 orduetan; eta 64 eta 21 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, hiru positibo berri erregistratu dira Araban, PCR testen bidez, eta 3.326 dira guztira; eta Bizkaian bederatzi kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.889ra iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!