Gaur eginen du aurreneko bisita Liburutegi Ibiltariak, alarma egoera hasi zenetik, Aranora eta Goizuetara

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 19a, 00:00

Eskatutako liburuak eraman, eta bueltatzekoak jasoko ditu Liburutegi Ibiltariak.

Goizeko 11:30etan iritsiko da Goizuetara, eta 12:30etan Aranora. Ordu erdi egonen da herri bakoitzean, liburuak hartu edo bueltatzeko.

Otsailean jarri zuen martxan Harkaitz Delgadok, Leitzako Liburutegiko arduradunak, Liburutegi Ibiltaria izeneko ekimena. Horrekin, hilean behin eginen zuen bisita, Aranora, Goizuetara eta Aresora, herritarrei eramateko internet bidez, WhatsApp zein Telegram erabiliz, telefonoz edo emailez eska­tu­tako liburuak, diskoak eta pelikulak; eta bueltatu behar zituztenak jasotzeko. Leitzara joan beharra aurrezten die horrela.

Baina COVID-19aren eraginez, behin bakarrik egin du bisita orain arte, eta etenda egon da martxotik. Aste honetan jarri da martxan, berriro: atzo egin zuen bisita Aresora, eta gaur izanen da Aranon eta Goizuetan.

Goizeko 11:30etan iritsiko da Goizuetara, eta 12:00ak arte egonen da Goxalin. Eta bertatik joanen da Aranora gero, eguerdiko 12:30etan iristeko. Ordu erdi eginen du han ere, 13:00ak arte.

Katalogo osoa ikusgai dago interneten, navarra.es/opac web orrian; eta eskaerak egiteko, hi­ru bide daude aukeran: WhatsApp edo Telegram bidez idatzi, 617 385 882 zenbakira; telefonoz deitu, 948 51 03 79 zenbakira; edo emailez idatzi, biblilei@navarra.es helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!