Ekainaren 14ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 14a, 17:29

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, ohi bezala, Nafarroan eta EAEn.

Gipuzkoan, gaurkoan bi positibo berri izan dira, PCR testen bitartez; eta 2.276 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 9 kasu berri izan dira PCR testen arabera; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.415 dira kasu positiboak, orain arte. Hiru hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.592 dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, berdin mantendu dira Urumea bailarakoak, ez baita kasu berririk izan: 63 dira kasu positiboak Hernanin, eta 21 Astigarragan.

Nafarroan, aldiz, ez da kasu positibo berririk erregistratu PCR bidez; eta beraz, orain arte 5.352 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hildakorik ere ez da izan azken 24 orduetan, eta orain arte 518 dira guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.

Nafarroan ez da positibo berririk izan azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.352 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildakorik ere ez da izan azken 24 orduetan, eta orain arte 518 dira guztira. Alta jaso dutenak, berriz, 8.117 dira orain arte; horietatik 88, azken 24 orduetan. 6 paziente daude ZIUn, une honetan, atzo bezala.

EAEri dagokionez, 9 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.415 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, hiru izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.592 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.369 dira negatibizatutakoak, eta beste 4.232 ospitalean alta jaso dutenak. ZIUn 18 dira orain, atzo bezalaxe.

Gipuzkoan bi positibo berri izan dira azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.276 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Hernanin eta Astigarragan ez da aldaketarik izan, azken 24 orduetan; eta 63 eta 21 dira, hurrenez hurren, orain arteko kasu positiboak.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, bi positibo berri erregistratu dira Araban, PCR testen bidez, eta 3.310 dira guztira; eta Bizkaian bost kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.849ra iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!