Ikasturte berezi hau bukatzear dira Euskaltzaleen Topagunearen eta Dobera Euskara Elkartearen Mintzalagun egitasmoko partehartzaileak. Eta bukaera ere berezia izan dadin, bi hitzordu prestatu dituzte, biak ere telematikoki egiteko, Jitsi aplikazioarekin.
Batetik, Mintzodromoa egingo dute, ekainaren 24an, arratsaldeko 18:30etan; eta bestetik, ardo-dastaketa bat antolatu dute, ekainaren 25ean, 18:30etan.
Bietan izena emateko, gaurkoa da azkeneko eguna. Mintzodromorako, labur.eus/mintzodromoa web orrian eman behar da izena, eta doakoa da.
Ardo-dastaketarako, berriz, labur.eus/ardo-dastaketa da helbidea, eta 29 euro dira. Trukean, hiru ardo botila jasoko dituzte partehartzaileek etxean, dastaketaren egunerako; eta Iñaki Olaberri enologoaren eskutik ikasiko dute horiek dastatzen.
Bi egitasmo horietan parte hartzera animatu ditu Dobera Euskara Elkarteak, Mintzalagun egitasmoko kideak.