Ekainaren 13ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 13a, 20:17

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Nafarroan; baina arratsaldera arte ez dituzte eman datu osatuak, EAEn.

Gipuzkoan, gaurkoan 9 positibo berri izan dira, PCR testen bitartez; eta 2.274 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 21 kasu berri izan dira PCR testen arabera; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.402 dira kasu positiboak, orain arte. Bi hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.589  hildako dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, eguneraketa izan da Hernaniko datuetan, eta 63 dira orain, kontabilizatu diren positiboak. Astigarragan, berriz, 21 izaten jarraitzen dute.

Nafarroan, bestalde, hiru kasu positibo berri erregistratu dira PCR bidez; eta orain arte, 5.352 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan, eta orain arte 518 dira guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu ditu COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Nafarroako Gobernuak; baina arratsaldera arte ez ditu eman Eusko Jaurlaritzak, datu basearekin arazoak tarteko.

Nafarroan hiru positibo izan da azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.352 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan, eta orain arte 518 dira guztira. Alta jaso dutenak, berriz, 8.029 dira orain arte; horietatik 192, azken 24 orduetan.

EAEri dagokionez, 21 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.402 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, bi izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.589 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.344 dira negatibizatutakoak, eta beste 4.231 ospitalean alta jaso dutenak. ZIUn 18 dira orain, atzo bezalaxe.

Gipuzkoan bederatzi positibo berri izan dira azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.274 dira orain, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Hernanin datuen eguneraketa izan da azkeneko txostenean, eta 63 dira orain, erregistratutako positiboak. Astigarragan, ordea, ez da aldaketarik izan, eta 21 dira oraindik ere.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, hiru positibo berri erregistratu dira Araban, PCR testen bidez, eta 3.308 dira guztira; eta Bizkaian bederatzi kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.844ra iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!