Ekainaren 12ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 12a, 16:24

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, gaurkoan ez da egon positiborik PCR testen bitartez. 2.265 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 8 kasu berri izan dira PCR testen arabera, zortziak Bizkaian; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.320 dira kasu positiboak, orain arte. Hiru hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.587  hildako dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernani eta Astigarragan atzoko datu berdinek jarraitzen dute. Orain beraz, guztira, Hernanin 61  dira positiboak, eta Astigarragan 21.

Nafarroan, berriz, kasu positiboak lau erregistratu dira PCR bidez; eta orain arte, 5.344 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hildako bat egon da bigarren egunez jarraian. Orain arte 517 dira guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

Nafarroan lau positibo izan da azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.344 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildako bat egon da bigarren egunez jarrian. Orain arte 517 dira guztira.. Alta jaso dutenak, berriz, 7.691 dira orain arte; horietatik 245, azken 24 orduetan.

EAEri dagokionez, 8 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.320 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, hiru izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.587 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, ez dute daturik eman. ZIUn 18 dira orain, atzoko datu berdina.

Gipuzkoan positibo berririk ez da egon azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.265 dira oraindik, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Hernanin eta Astigarragan ez da positibo berririk erregistratu, beraz orain arte, Hernanin 61 izan dira, eta Astigarragan 21.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, ez da positiborik erregistratu Araban, PCR testen bidez, eta 3.305 dira guztira; eta Bizkaian zortzi kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.835ra iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!