Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Nafarroan lau positibo izan da azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.340 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildako bat egon da hamaika egun hildakorik gabe egon eta gero. Orain arte 516 dira guztira.. Alta jaso dutenak, berriz, 7.446 dira orain arte; horietatik 188, azken 24 orduetan.
EAEri dagokionez, 13 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.261 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, lau izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.584 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, ez dute daturik eman. ZIUn 18 dira orain, atzoko datu berdina.
Gipuzkoan positibo berririk ez da egon azken 24 orduetan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.265 dira oraindik, PCR bidezko positibo guztiak.
Hernanin eta Astigarragan ez da positibo berririk erregistratu, beraz orain arte, Hernanin 61 izan dira, eta Astigarragan 21.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, positibo bat erregistratu da Araban, PCR testen bidez, eta 3.305 dira orain guztira; eta Bizkaian hamabi kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.827ra iritsita.