Ekainaren 10eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 10a, 13:57

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, gaurkoan kasu positibo bat egon da PCR testen bitartez, atzo gertatu bezala. 2.265 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 19 kasu berri izan dira PCR testen arabera, hiru Araban eta hamabost Bizkaian; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.209 dira kasu positiboak, orain arte. Hiru hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.580  hildako dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernani eta Astigarragan atzoko datu berdinek jarraitzen dute. Orain beraz, guztira, Hernanin 61  dira positiboak, eta Astigarragan 21.

Nafarroan, berriz, kasu positibo bakarra erregistratu da PCR bidez; eta orain arte, 5.336 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hamaikagarren egunez jarraian, gainera, ez da hildakorik ez da izan, eta beraz, orain arte 515 dira guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

Nafarroan positibo bakarra izan da azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.336 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Gainera, hamaikagarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere. Hortaz, guztira, 515 jarraitzen dute izaten. Alta jaso dutenak, berriz, 7.258 dira orain arte; horietatik 185, azken 24 orduetan.

EAEri dagokionez, 19 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.209 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, hiru izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.580 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, ez dute daturik eman. ZIUn 18 dira orain, atzoko datu berdina.

Gipuzkoan positibo berri bat egon da azken 24 orduetan atzo bezala, Eibarren, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.265 dira oraindik, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Hernanin eta Astigarragan ez da positibo berririk erregistratu, beraz orain arte, Hernanin 61 izan dira, eta Astigarragan 21.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, hiru positibo erregistratu dira  Araban, PCR testen bidez, eta 3.304 dira orain guztira; eta Bizkaian hamabost kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.816ra iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!