Datorren ostegunean, ekainaren 19an, mobilizatzera deitu ditu herritarrak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Etxean geratu naiz, orain kalera aterako gara lelopean. Eta mobilizazioa antolatzeko, Buruntzaldea mailako bilera deitu dute gaur, Hernaniko Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Bilera irekia izango da, eta deia luzatu diete guztiei, «Buruntzaldeako herritarrok mobilizazio hau antolatu eta herriaren ahotsa kaleetan entzun dadin bermatzeko». Norbanako zein kolektiboak deitu dituzte bertara: «gure eskubideak aldarrikatzeko ordua da!», nabarmendu dute.
Bizitzari lehentasuna ematea eskatu dute, besteak beste, osasuna eta zerbitzu publikoak indartuz, lana berrantolatuz, eta exijituz eskubide guztiak guztientzat izatea, eta aberatsek ordaindu dezatela.