Ekainaren 7ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 7a, 00:00

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, gaurkoan ere ez da kasu positibo berririk izan PCR testen bitartez, eta aurreko egunetan bezala, 2.313 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 8 kasu berri izan dira PCR testen arabera, lau Araban eta lau Bizkaian; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.137 dira kasu positiboak, orain arte. 3 hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.574 hildako dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernani eta Astigarragan atzoko datu berdinek jarraitzen dute. Orain beraz, guztira, Hernanin 61  dira positiboak, eta Astigarragan 21.

Nafarroan, berriz, hamar kasu positibo berri erregistratu dira PCR bidez; eta orain arte, 5.326 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Zortzigarren egunez jarraian, gainera, ez da hildakorik ez da izan, eta beraz, orain arte 515 dira guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

Nafarroan hamar positibo izan dira azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.326 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Gainera, zortzigarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere. Hortaz, guztira, 515 jarraitzen dute izaten. Alta jaso dutenak, berriz, 6.630 dira orain arte; horietatik 101, azken 24 orduetan.

EAEri dagokionez, 8 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.137 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, 3 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.574 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.966 dira, atzo baino 43 gehiago. ZIUn 18 dira orain, atzo baino bat gehiago.

Gipuzkoan, beste behin, ez da positibo berririk erregistratu azken 24 orduetan ere, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira oraindik, PCR bidezko positibo guztiak.

 

 Hernanin eta Astigarragan ez da positibo berririk erregistratu, beraz orain arte, Hernanin 61 izan dira, eta Astigarragan 21.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, lau positibo erregistratu dira  Araban, PCR testen bidez, eta 3.023 dira orain guztira; eta Bizkaian lau kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.624era iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!