Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Nafarroan hamar positibo izan dira azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.316 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Gainera, zazpigarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere. Hortaz, guztira, 515 jarraitzen dute izaten. Alta jaso dutenak, berriz, 6.630 dira orain arte; horietatik 101, azken 24 orduetan.
EAEri dagokionez, 4 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.117 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea,zazpi izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.571 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.923 dira, atzo baino 70 gehiago. ZIUn 17 dira orain, atzo baino lau gutxiago.
Gipuzkoan, beste behin, ez da positibo berririk erregistratu azken 24 orduetan ere, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira oraindik, PCR bidezko positibo guztiak.
Gipuzkoan positiborik izan ez arren, Hernanin eta Astigarragan positibo bana erregistratu dira, beraz orain arte, Hernanin 61 izan dira, eta Astigarragan 21.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, positibo bakarra erregistratu da Araban, PCR testen bidez, eta 3.019 dira orain guztira; eta Bizkaian hiru kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.620era iritsita.