Ekainaren 5eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 5a, 18:20

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, gaurkoan ere ez da kasu positibo berririk izan PCR testen bitartez, eta aurreko egunetan bezala, 2.313 dira orain arteko positiboak. EAEn, berriz, 4 kasu berri izan dira PCR testen arabera, bi Araban eta bi Bizkaian; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 20.056 dira kasu positiboak, orain arte. 3 hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.564 hildako dira guztira, orain arte. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernanin eta Astigarragan datuek berdin jarraitzen dute, ez baita postibo berririk identifikatu Gipuzkoa osoan. Hortaz, Hernanin 60  dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, lau kasu positibo berri erregistratu dira PCR bidez; eta orain arte, 5.306 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Seigarren egunez jarraian, gainera, ez da hildakorik ez da izan, eta beraz, orain arte 515 dira guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

Nafarroan lau positibo izan dira azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.306 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Gainera, seigarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere. Hortaz, guztira, 515 jarraitzen dute izaten. Alta jaso dutenak, berriz, 6.529 dira orain arte; horietatik 125, azken 24 orduetan.

EAEri dagokionez, 4 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 20.056 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, 3 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.564 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.853 dira, atzo baino 96 gehiago. ZIUn 21 dira orain, atzo baino bat gutxiago.

Gipuzkoan, beste behin, ez da positibo berririk erregistratu azken 24 orduetan ere, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira oraindik, PCR bidezko positibo guztiak.

 

Gipuzkoan positiborik izan ez denez, gaur ere ez dira aldatu herriz herrikako datuak, eta berdin jarraitzen dute Urumea bailaran: Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, lau positibo berri erregistratu dira Araban, PCR testen bidez, eta 3.018 dira orain guztira; eta Bizkaian bi kasu berri detektatu dituzte, guztira 7.617era iritsita.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!