Amets Arzallus, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Imanol Artolak bi bertso saio eskainiko dituzte, Amasa-Villabonako Gudari Plazan, eta 18:30etan hasiko da lehenengoa. Hala ere, eguraldi txarra eginez gero, aterpean egiteko erabakia hartu dute. Bi saioetan 80 lagunentzako lekua egongo da, baina noski, gonbidatuak txandakatu egingo dira.
Astelehenean jarri ziren eskuragai lehenengo saiorako sarrerak, eta berehala agortu ziren. Horregatik, haren segidan bigarren txanda bat egitea erabaki dute antolatzaileek. Gai-jartzailea Imanol Artola izango da bietan, eta bertsolariak ere, berberak izango dira.
Distantzia mantentzeko, segurtasun neurriak
Saioak izango diren eremura sartzeko eta ateratzeko, «maskara derrigorrezkoa izango da, eta sartzeko ordutegiak adieraziko dira gonbidapenetean, jende pilaketak ekiditeko. Behin sartuta eta eserita, maskara kendu ahal izango da, ikus-entzuleen arteko distantziak bermatuta». Osasun gomendioek eskatu bezala, «saiotik saiora eserlekuak garbituko dira».