Garbigunea

Garbigunea zabalik egongo da, asteburuetan ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 5a, 00:00

Garbiguneak asteburuetan ere irekiko ditu ateak, ohiko ordutegian.

Garbiguneak asteburuetan ere martxan izango direla iragarri du San Markos Mankomunitateak; eta garbiketa eta mantentze lanak egin ahal izateko, ateak «15 minutu beranduago ireki eta 15 minutu lehenago ixten dira», adierazi dute. 

San Markos Mankomunitateak jakinarazi du Garbiguneek asteburuetan ere ateak irekiko dituztela. Azaldu du, «garbiketa eta mantentze lanak» egin ahal izateko, 15 minutu beranduago ireki eta 15 minutu lehenago itxiko dituztela. Horrela, irekita egongo dira Garbera, Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Atotxa-Errekako garbiguneak. Hala ere, berrerabiltzeko gunea itxita egongo dela jakinarazi dute, «besterik jakinarazi arte».

Hernaniko ordutegia, ezberdina neguan eta udan

Uztailak 15 arte neguko ordutegia izango du Hernaniko garbiguneak: astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:30etara; eta larunbatetan, 09:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:50ak arte. 

Udako egutegiak, aldiz, bestelako ordutegia izango du. Hori horrela, uztailak 15etik irailak 15era bitartartean, goizez bakarrik egongo da: astelehenetik ostiralera 09:30-14:00; eta larunbatetan, 09:30-13:30. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!