AEK

AEKren bulegoak irekita, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2020ko maiatzaren 31

Hernani eta Astigarragakoak astelehenetik ostegunera irekiko dira, eta Urnietakoa, asteartetik ostegunera.

Jakinarazi dutenez, Hernanialdeko AEK euskaltegiek ateak irekiko dituzte, bihartik aurrera. Bai Hernanin, bai Astigarragan eta baita Urnietan ere, bulego-ordutegia zehaztu dute, nahi duena bertaratu dadin. Hori bai, aurretik hitzordua hartu beharko da.

Hernanin astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara irekiko da, eta astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Hitzordua hartzeko, hernani@aek.eus helbidera idatzi edo telefonoz deitu: 607 592 864. 

Astigarragakoa 10:00etatik 13:00etara irekiko da astelehen eta asteazkenetan, eta 17:30etatik 19:30etara, astearte eta ostegunetan. Hitzordua hartzeko, astigarraga@aek.eus helbidera idatzi edo deitu 688 746 639 edo 607 610 687 zenbakietara.

Urnietakoa, berriz, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:30etara eta asteazkenetan 16:30etatik 18:30etara irekiko da. Hitzordua hartzeko: 662 338 747 edo urnieta@aek.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!