Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 71 izan dira positibo eman dutenak, eta emaitza honek gorakada erakusten du, test mota guztiak batuz; eta guztira 9.159 dira. Hildako bakarra eogn da azken 24 orduetan, eta guztira, 514 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 5.422 dira orain arte.
EAEri dagokionez, 7 izan dira positibo berriak, PCR bidez eta serologikoak batuz guztira, 19.727 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildako 3 egon dira azken 24 orduetan EAEn, eta atzoko datuen arabera, 1.516 izan beharko luke, orain arteko hldakoen kopurua, baina Eusko Jaurlaritzaren arabera, totalean 1.531 daude. Izan ere, klinika pribatuetatik jasotako informazioa izan da, hau da, hildako gehiagoren datuak, orain arte notifikatu gabekoak hain zuzen. Sendatuei dagokienez, 16.331 dira dagoeneko, atzo baino 147 gehiago. Ospitaleratutako bi gaixo egon dira eta , ZIUn, 25 dira, atzo baino hiru gutxiago.
Gipuzkoan gaurkoan, poritibo berri bat erregistratu da, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.314 dira guztira, orain artekoak.
Hiru hildako egon dira azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta ez dira zehatzu non.
Herriz herrikako azkeneko datuek berdin jarraitzen duten, izan ere, Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
Bizkaian 6 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.602 dira guztira, orain. Araban, poritibo bakarra egon da eta guztira 3.003 dira orain arte.