Maiatzaren 28ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 28a, 00:00

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, berriz ere ,ez da kasu positibo berririk izan gaur ere PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.314 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 5 izan dira kasu berriak PCR testen arabera  eta serologikoak kontuan hartuz  guztira 19. 671 dira kasu positiboak, orain arte, esan bezala,  PCR eta serologikoak batuz. Hildakoak berriz  2 izan dira azken 24 orduetan EAEn; guztira, 1.513 hil dira orain arte.  

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernanin eta Astigarragan datu berdinek jarraitzen dute, ez baita postibo berririk identifikatu, Hernanin 60  dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak gora egin dute, izan ere 69 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak eta serologikoak batuta; orain arte 9.088 dira guztira. Hildako bakarra egoin da azken 24 orduetan, beraz, orain arte 513 izan dira guztira. Sendatuei dagokienez, 5.253 dira guztira, 202ngehiago  azken egunean.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 69 izan dira positibo eman dutenak, eta emaitza honek gorakada nabarmena erakusten du, test mota guztiak batuz; eta guztira 9.088 dira. Hildako bakarra eogn da  azken 24 orduetan, eta guztira, 513 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 5.253 dira orain arte. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 73 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 11 ZIUn, atzo bezala.

EAEri dagokionez, 5 izan dira positibo berriak, PCR bidez eta serologikoak batuz guztira, 19.671 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.513 dira orain arte, azken 24 orduetan Bi  hildako egon baitira EAEn. Sendatuei dagokienez, 17.895 dira dagoeneko, atzo baino 193 gehiago. Ospitaleratutako LAU gaixo egon dira eta , ZIUn, 28 dira, atzo baino bat gutxiago.

Gipuzkoan gaurkoan, poritibo berri bat erregistratu da, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.314 dira guztira, orain artekoak. 

Bi hildako egon dira azken 24 orduetan  Euskal Autonomia Erkidegoan, eta ez dira zehatzu non. 

 

Herriz herrikako azkeneko datuek berdin jarraitzen duten, izan ere, Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 4  kasu berri izan dira gaur ere, eta 7596 dira guztira, orain. Araban, ez da positibo berririk egon, eta guztira 3.002 dira orain arte.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!