Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 61 izan dira positibo eman dutenak, eta emaitza honek gorakada nabarmena erakusten du, test mota guztiak batuz; eta guztira 9.019 dira. Bi hildako eogn dira azken 24 orduetan, eta guztira, 512 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 5.049dira orain arte. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 77 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 11 ZIUn, atzo bezala.
EAEri dagokionez, 12 izan dira positibo berriak, PCR bidez eta serologikoak batuz guztira, 19.578 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.511 dira orain arte, azken 24 orduetan sei hildako egon baitira EAEn. Sendatuei dagokienez, 17.702 dira dagoeneko, atzo baino 172 gehiago. Ospitaleratutako bederatzi gaixo egon dira eta , ZIUn, 27 dira, atzobaino bat gutxiago.
Gipuzkoan gaurkoan berriro ere ez da positibo berririk erregistratu PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak.
Sei hildako daude guztira Euskal Autonomia Erkidegoan, baina Gipuzkoako eta Bizkaiako datuak ez dituzte eman. Araban, ez da hildakorik egon azken 24 orduetan.
Herriz herrikako azkeneko datuek berdin jarraitzen duten, izan ere, Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
Bizkaian 10 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7592 dira guztira, orain. Araban, bi positibo berri egon dira, eta guztira 3.002 dira orain arte. 24 orduetan ez da pertsonarik hil Araban, beraz 367 izan dira totalean orain arte.