Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 16 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.958 dira. Hildako bakarra egon da azken 24 orduetan, eta guztira, 510 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 4.918 dira orain arte. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 76 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 12 ZIUn, atzo bezala.
EAEri dagokionez, 6 izan dira positibo berriak, PCR bidez eta serologikoak batuz guztira, 19.469 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.505 dira orain arte, azken 24 orduetan bosd hildako egon baitira EAEn. Sendatuei dagokienez, 17.530 dira dagoeneko, atzo baino 113 gehiago. Ospitaleratutako gaixo berri bat egon da eta , ZIUn, 28 dira, atzo baino bost gutxiago.
Gipuzkoan gaurkoan berriro ere ez da positibo berririk erregistratu PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, Gipuzkoan, ez da hildakorik egon azken 24 orduetan.
Herriz herrikako azkeneko datuek berdin jarraitzen duten, izan ere, Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
Bizkaian 6 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7582 dira guztira, orain. Araban, ez da positibo berririk egon, eta guztira 3.000 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, Bizkaian orain arte hildakoak, 843 dira, 24 orduetan lau pertsona hil baitira eta 367 izan dira totalean Araban, atzo baino bi hildako gehiagorekin.