Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 18 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.942 dira. Hildakorik ez da egon azken 24 orduetan, eta guztira, 509 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 4.740 dira orain arte. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 74 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 12 ZIUn, atzo bezala.
EAEri dagokionez, 6 izan dira positibo berriak, PCR bidez eta serologikoak batuz guztira, 19.392 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.500 dira orain arte, azken 24 orduetan sei hildako egon baitira EAEn. Sendatuei dagokienez, 17.417 dira dagoeneko, atzo baino 23 gehiago. Ospitaleratutako gaixo berri bat egon da eta , ZIUn, 33 dira, atzo bezala.
Gipuzkoan gaurkoan berriro ere ez da positibo berririk erregistratu PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, Gipuzkoan, pertsona bat hil da azken 24 orduetan.
Herriz herrikako azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
Bizkaian 2 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.576 dira guztira, orain. Araban, ez da positibo berririk egon, eta guztira 3.000 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, Bizkaian orain arte hildakoak, 839 dira, 24 orduetan hiru pertsona hil baitira eta 366 izan dira totalean Araban, atzo baino bi hildako gehiagorekin.