Euskal Herria osoa gaur sartuko da konfinamendutik irteteko bigarren fasean. COVID-19ak sorturiko osasun krisia eta gero. Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Gobernuak larunbatean ezaguratu zituzten fase horretako arauak eta baldintzak. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Maria Chivite Nafarroako lehendakariak agerraldi banatan gaurtik ekainaren 7ra arte, izango diren baldintzak azaldu zituzten, pandemiaren bilakaera positiboari eutsiz gero.
Mugikortasuna eta ordu tarteak mugagabeak, bizi garen lurralde historikoan
Gaurtik, mugikortasunerako zeuden ordu-tarteak ezabatuko dira, eta mugagabetuta geratuko da, beti ere bizi garen lurralde historikoaren eremuan.
Kirol-jarduerari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahal izango da jarduera fisikoa, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian izan ezik; ordutegi horiek 70 urtetik gorakoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat izango dira. 70 urtetik gorakoak ere edozein ordutegitan irten daitezke kalera.
Argitu behar da pertsonen mugikortasuna mugagabea dela lurralde historiko bakoitzean. Era berean, lurralde historikoen arteko mugikortasunak mugagabea izaten jarraitzen du adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun mugari eusten zaio aisia arrazoiengatik.
15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan
15 pertsona arteko bilerak egin ahal izango dira (familian edo lagunartean) etxebizitza partikularretan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gune irekietan. Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia eta prebentzio baldintzetan egin beharko dira.
Ostalaritza eta jatetxeetako barruko espazioak irekiko dira edukieraren %50era
Gaurtik aurrera, ostalaritza-establezimenduen jarduera berrabiaraziko da barruko espazioan, eta terrazen jarduerarekin jarraituko da. Bi kasuetan, gehieneko edukiera %50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean. Establezimenduetan artatutako pertsonek eserita egon beharko dute beti.
400 metrotik gorako merkataritza guneen jarduerari eta irekierari berrekingo zaie, eta hurbileko merkataritza-jarduerarekin jarraituko da, gehienez ere % 40ko edukierarekin.
Elkarte gastronomikoak edukiera erdiarekin eta segurtasun neurriekin
Elkarte gastronomikoak ireki ahal izango dira, gehieneko %50eko edukierarekin eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean eta garbiketa eta desinfekzioan hostalaritzaren arautegi berbera bete beharko dute.
Kulturako eta aisialdiko jarduerak hasiko dira edukiera murrizketekin
Kultura eta aisialdi-jarduera espazio itxietan berrezarriko da, museotan %50 arteko edukierarekin eta heren bateko edukierarekin, kultur etxe, antzoki eta zinematan 50 pertsonako gehiengoarekin.
Espazio irekietan, gehienezko edukiera heren batekoa izango da, 400 pertsonako gehiengoarekin. Publikoa eserita, eta beti bermatuko dira distantziak eta gainerako segurtasun-neurriak beteko dira.
Turismo aktiboa eta natura
Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez 20 pertsona arteko taldeetan.
Aurrez aurreko hezkuntza bueltatuko da
DBHko 4. maila edo Helduen Hezkuntzako baliokidea, Batxilergoko lehen eta bigarren maila eta Lanbide Heziketako lehen eta bigarren maila guztietan aurrez aurreko irakaskuntza eta hezkuntza-jarduerari berrekitea, bai eta azterketak egitea ere posible izango da ikastetxeek horrela erabakitzen badute.
Era berean, ekaineko lehen astean, gainerako ziklo eta mailetako irakasleak eta irakasle ez diren langileak berriro lanean hastea xedatzen da, ikastetxeetan hezkuntza-jarduera egiteko.
Era berean, honako hauei berrekitea arautzen da: Araubide Bereziko Irakaskuntzak (artistikoak, kirolekoak, hizkuntzetakoak); Proba libreak DBH, Batxilergo eta LHko tituluak lortzeko; Enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-jarduera presentziala eta lanekoak ez diren praktiken moduluak; Aurrez aurreko jarduera Unitate Terapeutikoetan eta Hezkuntza Bereziko Zentroetan; Hezkuntza eta prestakuntza jarduera presentziala euskaltegietan, akademietan, eskoletan eta prestakuntza zentroetan eta antzekoetan, publiko zein pribatuetan, besteak beste, hizkuntza, arte eta kirol esparruetan; Eta azterketa ofizialen deialdia, antolaketa eta ospakizuna (adibidez, HABE).
Nafarroan ahalbidetzen den baino «mugatuagoa»
Maria Chivite Foru Gobernuko lehendakariak iragarri zuenez, proposamen zehatz bat landu dute eta irizpide propioak ezarriko dituzte bigarren fasean, Espainiako Gobernuak ahalbidetzen duena bainoa «mugatuagoa».
Horrela, bada, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ikastetxera bueltatzeko aukera izango dute. Horrela nahiz izanez gero euren borondatez institutura bueltatzeko eta unibertsitatean sartzeko probak prestatzeko aukera izango dute ekaineko lehen astean; eguneko egoitzak, museoak eta liburutegiak irekiko dituzte; eta kultur ekitaldiak eta kirol jarduerak antolatzea posible izango da, sarrera mugatuta.
Chivitek azaldu zuenez, adineko pertsonentzako eguneko zentroak irekiko dituzte, etxez etxeko laguntza martxan jarriko dute eta desgaitasunak dituzten lagunentzako zentroetan bisitak egitea baimenduko dute.
Goizuetako Umore Ona, itxita
Nafarroan gazteen lokalak eta elkarte gastronomikoak ezingo dira ireki; bai, ordea, museoak eta liburutegiak ekaineko lehen astetik aurrera.
Aire zabalean egindako kultur ekitaldietan eta kirol jardueratan gehienez 200 pertsona bildu ahalko dira.
Beraz, Umore Onak ezingo ditu ateak zabaldu. Erreketan eta igerilekuetan bainua hartzea arautuko dute