Garraioa

A1, A2, G1, G2, G3 eta G6 lineetan ordutegiak zabalduko dira gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 25a, 00:00

Maiztasunak areagotuko dira.

Maiztasun gehiago berreskuratuko ditu Lurraldebusek COVID-19aren ondorioz ordutegiak murriztu eta gero. 

COVID-19aren ondorioz Lurraldebusek autobusen ordutegien maiztasuna asko eta asko berreskuratuko ditu Hernani, Astigarraga eta Ereñotzuko lineetan (A1, A2, G1, G2, G3 eta G6) eta lanegunetan. Honela, A1 eta A2 lineetan orduerdiroko eta orduroko zerbitzu maiztasuna berreskuratzen dute, goizeko 06:30etatik aurrera A1en kasuan eta 06:15etatik aurrera A2ren kasuan, Hernanitik irtenda. A1en kasuan 05:45etan ere badago zerbitzua. Puntako orduetan maiztasuna orduerdirokoa da.
G1 edo Aietekoak orduerdiroko zerbitzua berreskuratzen du 07:15etatik aurrera eta  06:30etan ere badago lehenengo zerbitzu bat. G2 edo Andoaingoak ere orduerdiroko zerbitzua hasiko du ohiko orduetan, baina 15:15etatik aurrera maiztasuna murritzagoa izango da; orduro edo orduterdiro. G3 edo ospitalekoa ere ohiko orduetan ariko da zerbitzua eskaintzen. G6 edo Ereñotzukoak hiru bidai egingo ditu: 07:30etan, 13:45etan eta 17:40etan. http://lurraldebus.eus/news/details/1023 webgunean ikusi daitezke ordutegiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!