Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 112 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.924 dira. Hildako bakarra izan da azken 24 orduetan, eta guztira, 509 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 4.600 dira orain arte. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 76 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 12 ZIUn, atzo bezala.
EAEri dagokionez, 9 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan, eta 10 serologikoetan; eta guztira, 19.386 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.494 dira orain arte, azken 24 orduetan ez da hildakori EAEn. Sendatuei dagokienez, 17.394 dira dagoeneko, atzo baino 91 gehiago. Ospitaleratutako gaixoak, ZIUn, 33 dira, atzo bezala.
Gipuzkoan gaurkoan berriro ere ez da positibo berririk erregistratu PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, Gipuzkoan ez da hildakorik egon.
Herriz herrikako azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
Bizkaian 7 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.574 dira guztira, orain. Araban, 2, eta guztira 3.000 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, Bizkaian orain arte hildakoak, 836 dira eta 364 Araban..