Maiatzaren 23ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 23a, 13:57

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. Orokorrean, azken egunetako datuen oso antzerakoak izan dira.

Gipuzkoan ez da kasu positibo berririk izan gaur ere PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.313 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 13 izan dira kasu berriak PCR testen arabera, eta 118 serologikoak; eta guztira 19.374 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoa, berriz, 7 izan dira azken 24 orduetan EAEn; guztira, 1.494 orain arte.  

Herriz herrikako datu zehatzik eman gabe jarraitzen dute, baina zehaztu dute, azkeneko lau egunetako positiboak zein herritan izan diren; eta Hernanin eta Astigarragan ez dago kasu berririk. Azkeneko datuen arabera, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 122 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak eta serologikoak batuta; orain arte 8.812 dira guztira. Hildakoak bi izan dira oraingoan, azkeneko 24 orduetan, eta 508 izan dira orain arte, guztira. Sendatuei dagokienez, 4.437 dira guztira, 141 guztira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 122 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.8120 dira. Hildakoak bi izan dira azken 24 orduetan, eta guztira, 508 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 4.437 dira orain arte. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 80 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 12 ZIUn, atzo bezala.

EAEri dagokionez, 13 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan, eta 114 serologikoetan; eta guztira, 19.374 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.494 dira orain arte, azken 24 orduetan 7 izan baitira EAEn; atzo baino 3 gehiago. Horietako lau Bizkaian erregistratu da, eta beste hiru Araban. Sendatuei dagokienez, 17.303 dira dagoeneko, atzo baino 105 gehiago. Ospitaleratutako gaixoak, ZIUn, 33 dira, atzo baino 3 gutxiago.  

Gipuzkoan gaurkoan berriro ere ez da positibo berririk erregistratu PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, Gipuzkoan ez da hildakorik egon.

 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute eman gaurkoan ere, baina bai zehaztu dutela, azkeneko lau egunetako positibo berriak zein herritan izan diren; eta horien artean ez daude Astigarraga eta Hernani. Azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 9 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.567 dira guztira, orain. Araban, 4, eta guztira 2.998 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, Bizkaian orain arte hildakoak, 836 dira eta 364 Araban;.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!