Egunero ari dira Astigarragako eta Hernaniko Gaztelekuko hezitzaileak, hutsik egin gabe, gazte eta nerabeentzako ekintzak antolatzen, sare sozialak erabilita.
Gaurko eguna, jolaserako baliatuko dute, batean zein bestean. Astigarragan, irudiekin jolasean ariko dira. Eta Hernanin, Black stories jolasa aukeratu dute: Jitsi Meet aplikazioaren bitartez elkartuko dira, 18:00etan sartu eta hgaztelekua jarrita.
Bihar, berriz, sukaldari lanetan ariko dira astigartarrak. Izan ere, Gazterrezetarekin daukate hitzordua, eta txanpinoiak saltsan prestatzen ikasiko dute. Hernaniko Gaztelekuak, berriz, kirola izango du hizpide: kirolen inguruko galdetegia jarriko dute Instragrameko historian, arratsaldeko 18:00etan; eta galdera guztiak zuzen erantzuten dituztenen artean, baloi bat zozketatuko dute.