Maiatzaren 21eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 13:27

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. Orokorrean, atzokoen aldean hobetzera egin dute, berriro.

Gipuzkoan ez da kasu positibo berririk izan PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.313 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 9 izan dira kasu berriak PCR testen arabera, eta 130 serologikoak; eta guztira 19.146 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoa, berriz, 3 izan dira azken 24 orduetan EAEn; guztira, 1.483 orain arte.  

Herriz herrikako datu zehatzik eman gabe jarraitzen dute, baina zehaztu dute, azkeneko lau egunetako positiboak zein herritan izan diren; eta Hernanin eta Astigarragan ez dago kasu berririk. Azkeneko datuen arabera, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 116 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak eta serologikoak batuta; orain arte 8.565 dira guztira. Hildako bat izan da oraingoan, azkeneko 24 orduetan, eta 504 izan dira orain arte, guztira. Sendatuei buruzko daturik ez dute eman gaurkoan. Atzora arte 4.009 ziren.  

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 116 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.565 dira. Hildako bat izan da azken 24 orduetan, eta guztira, 504 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 4.009 ziren atzo; gaurko daturik ez dute eman. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 124 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 14 ZIUn, atzo bezala.

EAEri dagokionez, 9 izan dira positibo berriak atzoko 26ren aldean, PCR bidez aztertutakoetan, eta 130 serologikoetan; eta guztira, 19.146 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.483 dira orain arte, azken 24 orduetan 3 izan baitira EAEn; atzo baino 7 gutxiago. Hroietako 2 hildako Bizkaiko ospitaleetan erregistratu dira, eta Gipuzkoa eta Arabakoetan bakar bat ere ez; hirugarren hildakoa, beraz, ospitaleetatik kanpokoa da, baina txostenean ez da zehazten zein lurraldetakoa. Sendatuei dagokienez, 16.965 dira dagoeneko, atzo baino 277 gehiago. Ospitaleratutako gaixoak, ZIUn, 38 dira, atzo baino 3 gutxiago.  

Gipuzkoan gaurkoan berriro ere ez da positibo berririk erregistratu PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, Gipuzkoan ospitalizatutakoen artean ez da hildakorik erregistratu, eta beraz, 129 dira orain arte zenbatutakoak. Dena den, datuak emateko modua aldatu aurretik, hildako guztiak batuta baziren 285 Gipuzkoan.

 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute eman gaurkoan ere, baina bai zehaztu dutela, azkeneko lau egunetako positibo berriak zein herritan izan diren; eta horien artean ez daude Astigarraga eta Hernani. Azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 7 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.550 dira guztira, orain. Araban, berriz, Gipuzkoan bezala, ez da kasu berririk erregistratu, eta guztira 2.988 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, ospitaleetako datuetan, 2 hildako izan dira Bizkaian, eta batere ez Araban, eta beraz, orain arte 531 dira Bizkaian ospitalizatutakoen artean hildakoak, baina gutziak batuta, 831 dira guztira Bizkaian hildakoak, eta 361 Araban; ospitalizatutakoen artean 227.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!