Maiatzaren 20ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 20a, 14:46

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan kasu berri bat izan da PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.313 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 26 izan dira kasu berriak PCR testen arabera, eta 112 serologikoak; eta guztira 19.017 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoa, berriz, 10 izan dira azken 24 orduetan EAEn; guztira, 1.480 orain arte.  

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute argitaratu gaur ere, baina zehaztu dute, azkeneko lau egunetako positiboak zein herritan izan diren; eta Hernanin eta Astigarragan ez dago kasu berririk. Azkeneko datuen arabera, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 114 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak eta serologikoak batuta, orain arte guztira 8.449 dira guztira. Hildakorik ez da izan, berriro ere, azkeneko 24 orduetan, eta 503 izan dira orain arte, guztira. Sendatuetan ere aldaketarik ez da izan, eta 4.009 dira orain artekoak. 

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 114 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.449 dira. Ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere; eta guztira, 503 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 4.009 dira guztira, atzo bezala. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 117 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 14 ZIUn; atzo baino gutxiago, bi kasuetan.

EAEri dagokionez, 26 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan, eta 112 serologikoetan; eta guztira, 19.017 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.480 dira orain arte, azken 24 orduetan 10 izan baitira EAEn, baina ospitalizatuen artean, Gipuzkoan ez da hildakorik izan, Bizkaian 3 izan dira eta Araban 2. Sendatuei dagokienez, 16.688 dira dagoeneko, atzo baino 301 gehiago. Ospitaleratutako gaixoak, ZIUn, 41 dira, atzo baino 4 gutxiago.  

Gipuzkoan gaurkoan positibo bat izan da PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, Gipuzkoan ospitalizatutakoen artean ez da hildakorik erregistratu, EAEn ospitalizatuen artean hildakoak 5 izanik, denera 10 izan badira ere. Beraz, 285 dira orain arte Gipuzkoako ospitaleetan erregistratutako hildakoak.

 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute eman gaurkoan ere, baina bai zehaztu dutela, azkeneko lau egunetako positibo berriak zein herritan izan diren; eta horien artean ez daude Astigarraga eta Hernani. Azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 12 kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.543 dira guztira, orain. Araban, berriz, 13 kasu berri bakarrik izan dira, eta guztira 2.988 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, ospitaleetako datuetan, 3 hildako izan dira Bizkaian, eta 2 Araban, eta beraz, orain arte 829 dira guztira Bizkaian hildakoak, eta 361 Araban. EAEn ospitaleetatik kanpo erregistratutako beste 5 heriotzak non izan diren ez da zehazten Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren txostenetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!