Maiatzaren 19ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 19a, 16:22

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan ez da kasu berririk izan PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.312 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 15 izan dira kasu berriak PCR testen arabera, eta 143 serologikoak; eta guztira 18.896 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoa, berriz, hiru izan dira azken 24 orduetan EAEn ospitalizatuen artean; bolada ona hautsi, eta bi hildako Gipuzkoan erregistratu dira, sei egun hildakorik gabe pasa ondoren. Orain arte, guztira, 1.470 dira EAEn hildakoak. 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute argitaratu gaur ere, baina zehaztu dute, azkeneko lau egunetako positiboak zein herritan izan diren; eta Hernanin eta Astigarragan ez dago kasu berririk. Azkeneko datuen arabera, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 81 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak eta serologikoak batuta, orain arte guztira 8.436 dira guztira. Hildakorik ez da izan, berriro ere, azkeneko 24 orduetan, eta 503 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 4.009 izan dira, atzo baino 104 gehiago, eta lehenengo aldiz, sendatutakoen kopuruak positibo aktiboen kopurua gainditu du (3.924).

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 81 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.436 dira. Ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere; eta guztira, 503 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 3.009 dira guztira, atzo baino 104 gehiago. Ospitalizazioei dagokionez, une honetan 125 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 17 ZIUn; atzo bezala.

EAEri dagokionez, 15 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan; eta guztira, 18.896 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.470 dira orain arte, azken 24 orduetan hiru izan baitira EAEn ospitalizatuen artean, baina lau denera: Gipuzkoan 2, ea Bizkaian eta Araban bana. Sendatuei dagokienez, 16.387 dira dagoeneko, atzo baino 184 gehiago. Ospitaleratutako gaixoak, ZIUn, 45 dira, atzo baino 3 gutxiago.  

Gipuzkoan ez da positiborik izan gaur ere, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.312 dira guztira, orain artekoak. Hildakoei dagokienez, ordea, azken sei egunetako bolada hautsiz, 2 erregistratu dira, eta, beraz, 283 dira orain artekoak.

 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute eman gaurkoan ere, baina bai zehaztu dutela, azkeneko lau egunetako positibo berriak zein herritan izan diren; eta horien artean ez daude Astigarraga eta Hernani. Azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 12 kasu berri izan dira gaur, atzokoen aldean bikoitza, eta 7.531 dira guztira, orain. Araban, berriz, 3 kasu berri bakarrik izan dira, eta guztira 2.975 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, ospitaleetako datuetan, hildako bana izan da Bizkaian eta Araban, eta beraz, orain arte 826 dira guztira Bizkaian hildakoak, eta 359 Araban. EAEn zenbat diren hiru hildakoak ospitaleetakoen artekoak direla zehazten da txostenean, baina laugarrenaren berri ez da zehazten.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!