Maiatzaren 18ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 18a, 14:35

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan ez da kasu berririk izan PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.312 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 8 izan dira kasu berriak PCR testen arabera, eta 12 serologikoak; eta guztira 18.799 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoa, berriz, bakarra izan da azken 24 orduetan; seigarren egunez jarraian bat bera ere ez Gipuzkoan. Orain arte, guztira, 1.467 dira EAEn hildakoak. 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute argitaratu gaur ere, baina zehaztu dute, azkeneko lau egunetako positiboak zein herritan izan diren; eta Hernanin eta Astigarragan ez dago kasu berririk. Azkeneko datuen arabera, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 42 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak, 30, eta orain arte guztira 8.355 dira guztira. Hildakorik ez da izan azkeneko 24 orduetan, eta 503 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.905ra igo dira, atzo baino 154 gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 42 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.355 dira. Ez da hildakorik izan azken 24 orduetan; eta guztira, 503 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 3.905 dira guztira, atzo baino 154 gehiago. Une honetan 125 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 17 ZIUn.

EAEri dagokionez, 8 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan; eta guztira, 18.799 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak 1.467 dira orain arte, azken 24 orduetan bat izan baita. Sendatuei dagokienez, 16.203 dira dagoeneko, atzo baino 43 gehiago. Ospitaleratutako gaixoak, ZIUn, 48 izaten jarraitzen dute. 

Gipuzkoan ez da positiborik izan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.312 dira guztira, orain artekoak. Gipuzkoan ez da hildakorik egon azken sei egunetan eta 283 dira orain artekoak.

 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute eman gaurkoan ere, baina bai zehaztu dutela, azkeneko lau egunetako positibo berriak zein herritan izan diren; eta horien artean ez daude Astigarraga eta Hernani. Azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian sei kasu berri izan dira gaur, atzo baino hiru gehiago, eta 7.555 dira guztira, orain. Araban, berriz, bi kasu berri bakarrik izan dira, eta guztira 2.972 dira orain arte. Hildakoei dagokienez, ospitaleetako datuetan, ez da hildakorik izan ez Bizkaian eta ezta Araban ere, eta beraz, orain arte 825 dira guztira Bizkaian hildakoak, eta 358 Araban. EAEn zenbatu den hildakoa non erregistratu den ez da argitzen txostenean.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!