Joan den ostegunean ireki zuen berriro Goizuetako garbigunea, Leitzakoarekin batera, Mendialdea Mankomunitateak. Zabalik egonen da astean hiru egunez, baina hondakinak bertara eraman ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da, aldez aurretik. Horretarako, 678 364 233 telefono zenbakira deitu behar da.
Osasun alarmak iraun bitartean egin beharko da horrela. Eta nabarmendu dute, ez dutela onartuko aurretiko hitzordurik gabeko hondakinik.
Zehazki, ondoko egun eta ordutegietan egonen da zabalik, Goizuetako garbigunea: astelehenetan, eguerdiko 12:30etatik arratsaldeko 16:30etara; astearteetan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara; eta ostegunetan, arratsaldeko 15:30etan ireki eta 19:00ak arte.