Maiatzaren 17ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 17a, 13:12

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan bost kasu berri izan dira, PCR testen bitartez, eta 2.312 dira orain, guztira. EAEn 15 izan dira kasu berriak PCR testen arabera; eta guztira 18.780 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoak, berriz, zazpi izan dira azken 24 orduetan, bosgarren egunez jarraian bat bera ere ez Gipuzkoan. Orain arte, guztira, 1.466 dira EAEn hildakoak. 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute argitaratu gaur ere, baina zehaztu dute, azkeneko lau egunetako positiboak zein herritan izan diren; eta Hernanin eta Astigarragan ez dago kasu berririk. Azkeneko datuen arabera, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 58 izan dira, test guztiak batuz; eta orain arte 8.293 dira guztira. Bi hildako izan dira azkeneko 24 orduetan, eta 503 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.751ra igo dira, atzo baino 93 gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 58 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.293 dira. Bi hildako izan dira azken 24 orduetan; eta guztira, 503 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.751 dira guztira, atzo baino 93 gehiago. Une honetan 122 gaixo daude ospitaleetan, eta horietatik 17 UCIn.

EAEri dagokionez, 15 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan; eta guztira, 18.780 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak zazpi izan dira, azkeneko 24 orduetan; eta denera, 1.466 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.160 dira dagoeneko, atzo baino 132 gehiago. 48 dira, UCIn ospitaleratuta dauden gaixoak.

Gipuzkoan bost positibo berri izan dira, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.312 dira guztira, orain artekoak. Gipuzkoan ez da hildakorik egon azken bost egunetan eta 283 dira Gipuzkoan hildakoak.

 

Herriz herrikako datu zehatzik ez dute eman gaurkoan ere, baina bai zehaztu dutela, azkeneko lau egunetako positibo berriak zein herritan izan diren; eta horien artean ez daude Astigarraga eta Hernani. Azkeneko datuen arabera, beraz, Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian kasu berri gutxiago izan dira gaur, hiru bakarrik, eta 7.549 dira guztira, orain. Araban, berriz, zazpi kasu berri izan dira, eta guztira 2.970 dira orain arte. Azken egunean sei hil dira Bizkaian eta 825 dira guztira Bizkaian hildakoak, eta 358 Araban, atzo bakarra. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!